653 ereduaren 1. orrialdea

1. 1. orrialdea:

1. orrialdea

2. Gozamenaren datuak:

Gozamenaren datuak

Gozamenaren datuak
  • Eraketa-data:

    Adieraz ezazu, egokia bada, ondorengo baten heriotza-data; dohaintzaren edo uko-egitearen data, gozamena horrek eragin badu. Jatorria beste bat bada, adierazi jabaria banatzea eragin zuen negozio juridikoaren data.

  • Jatorria:

    Aukera ezazu Oinordetza, Dohaintza edo beste batzuk.

  • Gozamen-mota:

    Aukera ezazu Aldi baterako edo biziarteko gozamena.

  • Urte-kopurua:

    Gozamen-motan, aldi baterako gozamena aukeratu bada, urte-kopurua adierazi beharko da.

  • Portzentajeak %:
    • Zenbatekoa urtean ondasunari esleitutako balioaren %2 ezarrita kalkulatuko da, balioaren %70 gainditu gabe. Gutxienez urte 1, gehienez 35 urte. 35 urtetik aurrera, biziarteko gozamentzat hartuko da.
    • Gozamen-motan, biziarteko gozamena aukeratu bada, portzentajea adierazi beharko da. Gozamena kalkulatzeko araua: 89-gonzamenduna adina gozamena eratu zen unean. Zenbatekoa ondasunari esleitutako balioari ondoriozko portzentajea ezarrita kalkulatuko da. Gutxienez %10, gehienez %70.
    • Gozamena pertsona juridikoaren aldekoa denean, aldi baterako gozamenen arauak aplikatuko dira, %60 gainditu gabe. Ehuneko bera kontuan hartuko da gozamenaren iraupena mugagabea denean.
  • Iraungitze-data:

    Adieraz ezazu gozamenaren iraungitze-data.

  • Iraungitzearen zergatia:

    Aukera ezazu Heriotza, dohaintza edo epe-betetzea.


Itzuli