652 ereduaren 2. orrialdea (Autolikidazioa)

1. Autolikidazioa:

2. orrialdea

Jaraunsle bakoitzeko orri bat bete behar da.

2. Zergaduna:

Zergaduna

Zergaduna: Onuradunaren datuak.

Ahaidetasuna:

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.

  • CY Ezkontidea.
  • PH Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa.
  • AS Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • DS Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • C2 Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • C3 Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • AA Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak).
  • DA Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • C4 Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • OT Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Taldea:

1. Taldea:

  • Ezkontidea.
  • Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa.
  • Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).

2. Taldea:

  • Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).

3. Taldea:

  • Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak).
  • Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.

4. Taldea:

  • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.
3. Kausatzailearen datuak:

Kausatzaile

Kausatzailea: Hildakoaren datuak.

4. Banakako zatia:

Autolikidazioa

Banako zenbatekoa:

Subjektu pasiboari polizan dagokion zatia. Ez da eremu hau bete beharko, preskribatua edo ez dagokiona markatu bada.

Salbuespenak:

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsitako ondasunak adierazi behar dira, hain zuzen ere 4/2015 Foru Arauko 12. artikuluan.

Ahaidetasunagatiko murrizketa:

  • 400.000 € ahaidetasuna ezkontidea edo izatezko bikotekidea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoarekin bat etorriz eratutako bikotea), aurrekoa edo ondorengoa (zuzeneko odolahaidetasuna) baldin bada.
  • %50, 200.000 euro, gehienez: bigarren graduko alboko odol-ahaideak (nebaarrebak), ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osabaizebak eta ilobak), ezkontza bidezko aurrekoak eta ondorengoak (aitaginarreba-amaginarrebak, errain-suhiak eta ondorengoak), are maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • %10, 40.000 euro, gehienez: Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak), ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren graduko albo-ahaideak, urrunagoko graduetako ahaideak eta ahaide ez direnak: murrizketarik ez.
Kuota osoa (aseguruak)

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, izatezko bikotea -2/2003 legez osatutakoa-, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.
Oinarri likidakorra I. Tarifa (II. eta III. taldeak)* II Tarifa (IV taldea)**
Kuota Tasa kuota Tasa
0,00 - 9.230,00 0,00 5,70 0,00 7,60
9.230,01 -27.680,00 526,11 7,98 701,48 10,64
27.680,01 - 46.130,00 1.998,42 10,26 2.624,36 13,68
46.130,01 - 92.240,00 3.891,39 12,54 5.188,52 16,72
92.240,01 - 184.460,00 9.673,58 15,58 12.898,11 20,52
184.460,00- 461.110,00 24.041,46 19,38 31.821,66 25,08
461.110,00- 922.190,00 77.656,23 23,18 101.205,48 29,64
922.190,00- 2.305.420,00 184.534,57 28,50 237.869,59 35,72
2.305.420,01 en adelante 578.755,12 34,58 731.969,34 42,56
5. Data eta sinadura:

Sinadura

Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean, eta 2. orrialdetan sinatu behar ditu.


Itzuli