651 ereduaren Autolikidazioa (6. orrialdea)

1. Autolikidazioa:

Autolikidazioa

Dohaintza-hartzaile bakoitzeko orri bat bete behar da.

2. Zergaduna:

Zergaduna

Ahaidetasuna:

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, dohaintza-emailearekin daukan ahaidetasuna.

  • CY Ezkontidea.
  • PH Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa.
  • AS Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • DS Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • C2 Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • C3 Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • AA Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak).
  • DA Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • C4 Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • OT Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Taldea:

1. Taldea:

  • Ezkontidea,
  • Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa,
  • Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…),
  • Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).

2. Taldea:

  • Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).

3. Taldea:

  • Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak),
  • Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak),
  • Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.

4. Taldea:

  • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Aldez aurretiko ondarea:

Dohaintza-emailea, dohaintza egunetik bost urte baino epe laburragoan zehar Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izan bada, data horretan zergadunak duen aurretiko ondasuna adierazi beharko da.

Ezarri beharreko arautegia: Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-araudiarekiko desberdina aplikatzea dagokionenan bakarrik izendatu.

3. Dohaintza-emaileak:

Dohaintza-emaileak

Dohaintza-emailea: pertsona emailea.

Araubide ekonomikoa: Egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada, araubide ekonomikoa jarriko da.

4. Salbuespenak:

Murrizketak

Ohiko etxebizitza erosteagatiko murrizketa: %95 x Ohiko etxebizitzaren eskuraketaren zerga-oinarria. Gehienez: 215.000 €

Etxebizitza eskuratu bada eta eskuratzailea etxebizitza horretan eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketa gertatu aurreko bi urteetan, eskuraketak %95eko txikipena edukiko du zerga oinarrian, 215.000 €ko mugarekin.

5. Likidazio-oinarria:

Likidazio-oinarria

2018. urteaz geroztik aplikatu behar den eskala

Aplikatu daitezkeen murrizketak aplikatu ondoren, ordaindu behar den kuota kalkulatu behar da.

Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari ahaidetasun-mailaren arabera dagokion tasa edo tarifa aplikatuko zaio.

Ezkontidea edo izatezko bikotekidea eta odolkidetasunagatik edo adopzioagatik zuzeneko lerroko ahaidetasuna: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.

Gainerako ahaidetasunei honako hau aplikatuko zaie:

I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aurrekoak eta ondorengoak, neba-arrebak, odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, odol-ahaidetasunezko ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, etab.) edo II. tarifa (ezezagunak eta lehengusu-lehengusinak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.)

2018/01/01az geroztiko zerga-egitateak
Oinarri likidakorra I. Tarifa (II. eta III. taldeak)* II Tarifa (IV taldea)**
Kuota Tasa kuota Tasa
0,00 - 9.230,00 0,00 5,70 0,00 7,60
9.230,01 -27.680,00 526,11 7,98 701,48 10,64
27.680,01 - 46.130,00 1.998,42 10,26 2.624,36 13,68
46.130,01 - 92.240,00 3.891,39 12,54 5.188,52 16,72
92.240,01 - 184.460,00 9.673,58 15,58 12.898,11 20,52
184.460,00- 461.110,00 24.041,46 19,38 31.821,66 25,08
461.110,00- 922.190,00 77.656,23 23,18 101.205,48 29,64
922.190,00- 2.305.420,00 184.534,57 28,50 237.869,59 35,72
2.305.420,01 en adelante 578.755,12 34,58 731.969,34 42,56

* I. tarifa (II. eta III. taldeak):

Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.

** II. tarifa (IV taldea):

Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.

Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean, eta 6. orrialdetan sinatu behar ditu.


Itzuli