Dohaintza-hartzailea: pertsona jasotzailea.
Dohaintza-emailea: pertsona emailea.
Gakoa
Zenbaki finkoa / Katastroko erreferentzia
Adieraz ezazu katastroko erreferentzia edo higiezinaren zenbaki finkoa. Bizkaiko Katastroko Bulego Birtualeko loturara sartu ahal izango da.
BLHn dauden landalurrekoak izanez gero, katastroko erreferentzia ez da derrigorrezkoa izango, eta poligono eta partzelako zenbakia adierazi beharko da. BLHtik kanpora dagoen landalurrekoa bada, aldiz, katastroko erreferentzia adierazi beharko da.
Ondasun edo eskubidearen deskribapena
Deskribatu, ahalik eta argi eta zehatzen, zerrendan jarritako ondasuna. Hiri-izaera duten ondasunak izanez gero, adierazi, adibidez, etxebizitza, merkataritza-lokala garajea, eta abar, baldin bada, eta baita dauden tokiko helbidea ere. Landa-izaera duten ondasunak izanez gero, adierazi, adibidez, landa-eraikuntza, landa-finka bada eta kokatuta dauden lekua.
Irabazpidezko ondasuna edo foru-komunikaziopeko ondasuna bada, adierazi irabazpidezko sozietatearen partaidetza edo foru-komunikazioaren partaidetza, partaidetza hori %100ekoa baino txikiagoa izango balitz (adibidez: etxebizitza, lokalaren zati zatiezina, etab…).
Jab. Jabetza
Mota
Derrigorrezkoa izango da dohaintza-emailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.
Guztirako balioa
Adieraz ezazu higiezinaren guztizko balioa. Ondasun higiezinaren balioztapena sortzapenaren datan egiazko balioarekin bat egin behar da.
Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.
Partaidetza %
Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.
Ondasun higiezina ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.
Aitortutako balioa
Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.
Gakoa
Ez dira sartu behar bizi aseguruen primak eta gizarte aurreikuspeneko sistemek emandako prestazioak, hain zuzen ere berariazko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kargapetik kanpo utzi direnak.
Jab. Jabetza
Mota
Derrigorrezkoa izango da dohaintza-emailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.
Guztirako balioa
Adieraz ezazu higigarriaren guztizko balioa. Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.
Partaidetza %
Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.
Ondasun higigarria ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.
Aitortutako balioa
Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.
Matrikula, 1. matrikulazioko data, Marka/Modeloa eta Bastidore zenbakia
Adieraz itzazu matrikularen zenbaki osoa, garraiobidearen matrikulazio-data, marka eta modeloa.
Mota
Derrigorrezkoa izango da dohaintza-emailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.
Guztirako balioa
Adieraz ezazu garraiobidearen guztizko balioa. Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.
Garraiobidearen balorazioa, bere balio errealaren arabera egin behar da. Garraiobidearen balorazioan http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp loturatik sartu ahal izango da.
% Partaidetza
Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.
Garraiobidea ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.
Aitortutako balioa
Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.
Gakoa:
CD: karga edo zerga kengarriak: Ondasunen benetako baliotik bakarrik kendu ahal izango dira haien gainean zuzenean ezarrita agertzen diren betiko, aldi baterako nahiz askatzeko moduko kargak eta zamak, ondasunon kapitala edo balioa benetan gutxitzen badute -esaterako, zentsuak eta pentsioak-. Ez dira horrelakotzat hartuko eskuratzaileren betebehar pertsonala dakarten kargak eta zamak, ez eta eskualdatutakoaren balioa gutxitzea eragiten ez dutenak ere -esaterako, hipotekak eta bahiak-; hala ere, haiek bermatzen dituzten zorrak kengarriak izango dira, 4/2015 Foru Aldundiko 31 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.
Deskribapena:
Sar ezazu karga, zor edo gastu kengarriaren deskribapena.
Mota:
Derrigorrezkoa izango da dohaintza-emailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da.
Guztirako balioa:
Adieraz ezazu zamaren guztizko balioa.
Partaidetza %:
Pasibo kengarriaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da. Ondasunen bat ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.
Aitortutako balioa:
Zamaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta.