Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren edo oinordetza-ituna eman duenaren datuak.
Sortzapen data: Heriotzaren data izango da, sortzapen geroratuen ustezkoetan (testamentu ahalmena erabiltzea, fideikomisoak, baldintzak, etab.) izan ezik.
Matrikula, 1. matrikulazioko data, Marka/Modeloa eta Bastidore zenbakia
Adieraz itzazu matrikularen zenbaki osoa, garraiobidearen matrikulazio-data, marka eta modeloa.
Jabetza
NP: Jabetza soila (Jabetza osoa gozamenean eta jabetza soilean banatuta dagoenean)
PP: Jabetza osoa
Mota:
Derrigorrezkoa izango da kausatzailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.
Guztirako balioa
Adieraz ezazu garraiobidearen guztizko balioa. Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.
Garraiobidearen balorazioa, bere balio errealaren arabera egin behar da. Garraiobidearen balorazioan http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp loturatik sartu ahal izango da.
% Partaidetza
Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.
Garraiobidea ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.
Aitortutako balioa
Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.
Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean eta 2. eta 3. orrialdetan sinatu behar ditu, 1. eranskinaz gain.