650-V ereduaren 1. orrialdea

1. Kausatzailearen datuak:

Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren datuak.

Euskal auzotasun zibila: Hildakoa (edo eratzailea) hil denean Euskal auzotasun badauka.

Sortzapen data: Heriotzaren data izango da, sortzapen geroratuen ustezkoetan (testamentu ahalmena erabiltzea, fideikomisoak, baldintzak, etab.) izan ezik.

2. Oinordetzaren datuak:

Oinordetzaren araubidea: Araubide erkidea edo foru-araubidearen artean aukeratu beharko da:

  • Testamenturik gabekoa: Kausatzaileak testamenturik egin ez badu.
  • Testamentu bidezkoa: Kausatzaileak testamentua egin badu.
  • Mistoa: Zati batean testamentuan egindako jaraunspenen kasuan.
  • Oinordetza-Ituna: Kausatzaileak oinordetza-ituna egin badu.

Araubide ekonomikoa: Egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bazen, kausatzailearen araubide ekonomikoa jarriko da.

3. Zergadunen zerrenda:

Ahaidetasuna

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.

  • CY: Ezkontidea.
  • PH: Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa.
  • AS: Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • DS: Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • C2: Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • C3: Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • AA: Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak),
  • DA: Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • C4: Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • OT: Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.
Desgaitasun edo mendetasun mota
  • A: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa.
  • B: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa, eta mugitzeko gaitasuna murriztuta.
  • C: Gradua %65koa edo handiagoa Mendetasun ertaina (I. gradua).
  • D: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 15 - 39 puntu bitartean besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun larria (II. gradua).
  • E: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun oso larria (III. gradua).
Ordezkatua (Ordez.)

Adierazi Aurkezlea zergadunari aurkezten al zaion. (S) bai edo (N) ez.

Aurkezleak zergadunen zati baten izenean eta ordezkari legez bakarrik badihardu, inprimakiazaleko beheko partean dagoen laukia markatu behar izango du.


Itzuli