Ahaidetasuna:
Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.
- CY Ezkontidea.
- PH Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa.
- AS Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
- DS Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
- C2 Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
- C3 Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
- AA Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak).
- DA Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
- C4 Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
- OT Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.
Taldea:
Desgaitasun edo mendetasun mota:
- A: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa.
- B: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa, eta mugitzeko gaitasuna murriztuta.
- C: Gradua %65koa edo handiagoa Mendetasun ertaina (I. gradua).
- D: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 15 - 39 puntu bitartean besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun larria (II. gradua).
- E: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun oso larria (III. gradua).
Aldez aurretiko ondarea:
Hildako pertsona, heriotza egunetik bost urte baino epe laburragoan zehar Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izan bada, data horretan zergadunak duen aurretiko ondasuna adierazi beharko da.