Autolikidazioa (8. orrialdea)

1. Autolikidazioa:

Autolikidazioagatiko aurkezpena denenan bakarrik betetzeko. Jaraunsle bakoitzeko orri bat bete behar da.

Zergadunek autolikidazio-araubidea aukeratu nahi badute, eskualdatutako ondasun eta eskubide guztien balioa sartu beharko dute haiek aurkezten dituzten autolikidazioetan, oinordetzan interesatuta dauden eskuratzaile guztiek agiri edo aitorpen berean sartuta egon beharko dute eta guztiek elkarrekin ados egon beharko dute autolikidazioa egiteko.

2. Zergaduna:

Ahaidetasuna:

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.

  • CY Ezkontidea.
  • PH Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa.
  • AS Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • DS Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • C2 Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • C3 Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • AA Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak).
  • DA Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • C4 Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • OT Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Taldea:

  • 1. Taldea:
    • Ezkontidea,
    • Izatezko bikotekide, 2/2003 Legean eratutakoa,
    • Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…),
    • Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • 2. Taldea:

    Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).

  • 3. Taldea:
    • Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak),
    • Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak),
    • Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • 4. Taldea:
    • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
    • Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Desgaitasun edo mendetasun mota:

  • A: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa.
  • B: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa, eta mugitzeko gaitasuna murriztuta.
  • C: Gradua %65koa edo handiagoa Mendetasun ertaina (I. gradua).
  • D: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 15 - 39 puntu bitartean besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun larria (II. gradua).
  • E: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun oso larria (III. gradua).

Aldez aurretiko ondarea:

Hildako pertsona, heriotza egunetik bost urte baino epe laburragoan zehar Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izan bada, data horretan zergadunak duen aurretiko ondasuna adierazi beharko da.

3. Kausatzailea - Eratzailearen datuak

Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren datuak.

Sortzapen data: Heriotzaren data izango da, sortzapen geroratuen ustezkoetan (testamentu ahalmena erabiltzea, fideikomisoak, baldintzak, etab.) izan ezik.

4. Jaraunspenaren banakako zatia:

Jaraunspenaren banako zenbatekoa:

Subjektu pasiboari jaraunspenean edo legatuan dagokion zatia testamentuko xedapenen edo testamentugabeziaren erregelen arabera. Ez da eremu hau bete beharko, preskribatua edo ez dagokiona markatu bada.

Salbuespenak:

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsitako ondasunak adierazi behar dira, hain zuzen ere 4/2015 Foru Arauko 12. artikuluan.

5. Salbuespenak:

Ahaidetasunagatiko murrizketa:

  • 400.000 € ahaidetasuna ezkontidea edo izatezko bikotekidea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoarekin bat etorriz eratutako bikotea), aurrekoa edo ondorengoa (zuzeneko odolahaidetasuna) baldin bada;
  • 40.000 €: bigarren graduko alboko odol-ahaideak (nebaarrebak).
  • 20.000 €: ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osabaizebak eta ilobak), ezkontza bidezko aurrekoak eta ondorengoak (aitaginarreba-amaginarrebak, errain-suhiak eta ondorengoak), are maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak), ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren graduko albo-ahaideak, urrunagoko graduetako ahaideak eta ahaide ez direnak: murrizketarik ez.

Desgaitasun edo mendetasunaren ziozko murrizketa: 100.000 €

Subjektu pasiboaren desgaitasun-graduaren araberako txikipena adierazi behar da. Desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa edukitzeagatiko txikipena aplikatzen bada, ez da kontuan hartu behar kausatzailearekiko ahaidetasun-gradua, ez erlazioa.

Ondore horietarako, txikipena aplikatzeko eskubidea ematen duten desgaitasunak PFEZi buruzko legeria bereziaren arabera kenkaria izateko eskubidea ematen dutenak eurak dira.

Ohiko etxebizitza erosteagatiko murrizketa: %95 x Ohiko etxebizitzaren eskuraketaren zerga-oinarria. Gehienez: 215.000 €

Etxebizitza eskuratu bada eta eskuratzailea etxebizitza horretan eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketa gertatu aurreko bi urteetan, eskuraketak %95eko txikipena edukiko du zerga oinarrian, 215.000 €ko mugarekin.

6. Likidazio-oinarria:

Kuota osoa

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, izatezko bikotea -2/2003 legez osatutakoa-, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.
I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.756,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.969,34 Hortik aurrera 42,56

Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean, 7. eta 8. orrialdetan sinatu behar ditu.


Itzuli