650 ereduaren inbentarioa (2. orrialdetik 7.orrialdera.) Oinordetza.

1. Kausatzailea - Eratzailearen datuak

Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren datuak.

Sortzapen data: Heriotzaren data izango da, sortzapen geroratuen ustezkoetan (testamentu ahalmena erabiltzea, fideikomisoak, baldintzak, etab.) izan ezik.

2. Ondasun higiezinen eta haien gaineko eskubideen zerrenda:

 

Gakoa

  • UR: Hirikoa: Ondasunak hiri-izaera badu.
  • RU: Landalurrekoa: Ondasunak landa-izaera badu.

Zenbaki finkoa / Katastroko erreferentzia

Adieraz ezazu katastroko erreferentzia edo higiezinaren zenbaki finkoa. Bizkaiko Katastroko Bulego Birtualeko loturara sartu ahal izango da.

BLHn dauden landalurrekoak izanez gero, katastroko erreferentzia ez da derrigorrezkoa izango, eta poligono eta partzelako zenbakia adierazi beharko da. BLHtik kanpora dagoen landalurrekoa bada, aldiz, katastroko erreferentzia adierazi beharko da.

Ondasun edo eskubidearen deskribapena

Deskribatu, ahalik eta argi eta zehatzen, zerrendan jarritako ondasuna. Hiri-izaera duten ondasunak izanez gero, adierazi, adibidez, etxebizitza, merkataritza-lokala garajea, eta abar, baldin bada, eta baita dauden tokiko helbidea ere. Landa-izaera duten ondasunak izanez gero, adierazi, adibidez, landa-eraikuntza, landa-finka bada eta kokatuta dauden lekua.

Irabazpidezko ondasuna edo foru-komunikaziopeko ondasuna bada, adierazi irabazpidezko sozietatearen partaidetza edo foru-komunikazioaren partaidetza, partaidetza hori %100ekoa baino txikiagoa izango balitz (adibidez: etxebizitza, lokalaren zati zatiezina, etab…).

Jabetza

NP: Jabetza soila (Jabetza osoa gozamenean eta jabetza soilean banatuta dagoenean)

PP: Jabetza osoa

Mota:

Derrigorrezkoa izango da kausatzailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.

  • PR: Bakarrekoa
  • GA: Irabazpidezkoa
  • CO: Komunikatua

Guztirako balioa

Adieraz ezazu higiezinaren guztizko balioa. Ondasun higiezinaren balioztapena sortzapenaren datan egiazko balioarekin bat egin behar da.

Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.

Partaidetza %

Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.

Ondasun higiezina ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.

Aitortutako balioa

Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.

3. Ondasun higigarrien eta eskubideen zerrenda (ibligailu, itsasontzi eta aireontziak izan ezik):

Gakoa

  • DE: kontu korronteko edo aurrezki-kontuko gordailuak, agerikoa edo eperako.
  • DP: zor publikoa, betebeharrak, bonuak eta gainerako balioak.
  • AC: akzioak, partaidetzak eta inbertsio-funtsak.
  • OT: arte-objektuak, antzinako gauzak eta beste ondasun eta eskubide batzuk.

Ez dira sartu behar bizi aseguruen primak eta gizarte aurreikuspeneko sistemek emandako prestazioak, hain zuzen ere berariazko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kargapetik kanpo utzi direnak.

Jabetza

NP: Jabetza soila (Jabetza osoa gozamenean eta jabetza soilean banatuta dagoenean)

PP: Jabetza osoa

Mota:

Derrigorrezkoa izango da kausatzailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.

  • PR: Bakarrekoa
  • GA: Irabazpidezkoa
  • CO: Komunikatua

Guztirako balioa

Adieraz ezazu higigarriaren guztizko balioa. Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.

Partaidetza %

Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.

Ondasun higigarria ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.

Aitortutako balioa

Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.

4. Ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien zerrenda:

Matrikula, 1. matrikulazioko data, Marka/Modeloa eta Bastidore zenbakia

Adieraz itzazu matrikularen zenbaki osoa, garraiobidearen matrikulazio-data, marka eta modeloa.

Jabetza

NP: Jabetza soila (Jabetza osoa gozamenean eta jabetza soilean banatuta dagoenean)

PP: Jabetza osoa

Mota:

Derrigorrezkoa izango da kausatzailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da. Ezkondutakoen araubide ekonomikoa foru jakinarazpenarena bada eta jada finkatua badago, ondasun guztiak jakinaraziko dira. Ezkontide biek ekarritako ondasun pribatiboak, zein ezkontza konstantean lortutakoak gehitu beharko dira. Beraz, CO: KOMUNIKATUA aukeratu beharko da.

  • PR: Bakarrekoa
  • GA: Irabazpidezkoa
  • CO: Komunikatua

Guztirako balioa

Adieraz ezazu garraiobidearen guztizko balioa. Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.

Garraiobidearen balorazioa, bere balio errealaren arabera egin behar da. Garraiobidearen balorazioan http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp loturatik sartu ahal izango da.

% Partaidetza

Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.

Garraiobidea ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.

Aitortutako balioa

Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.

5. Ondasun eta eskubideak eranstea (Zergari buruzko FAn ezarritakoa betetzen dutenak):

Orrialde hau beteko da, zerga-araudi aplikagarriak xedatutako baldintzak betetzen dituzten ondasun eta eskubide gehigarriak izanez gero.

4/2015 Foru Arauko 23 eta hurrengo artikuluak. (219 KB)

6. Pasibo kengarriaren zerrenda:

Gakoa:

  • CD: karga edo zerga kengarriak: Ondasunen benetako baliotik bakarrik kendu ahal izango dira haien gainean zuzenean ezarrita agertzen diren betiko, aldi baterako nahiz askatzeko moduko kargak eta zamak, ondasunon kapitala edo balioa benetan gutxitzen badute -esaterako, zentsuak eta pentsioak-. Ez dira horrelakotzat hartuko eskuratzaileren betebehar pertsonala dakarten kargak eta zamak, ez eta eskualdatutakoaren balioa gutxitzea eragiten ez dutenak ere -esaterako, hipotekak eta bahiak-; hala ere, haiek bermatzen dituzten zorrak kengarriak izango dira, 4/2015 Foru Aldundiko 31 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.
  • DD: zor kengarriak: epai irmo bidez aitortuta dauden kausatzailearen zorrak ez ezik oinordetzaren kausatzaileak uzten dituen gainerako zorrak ere kengarriak izango dira, baldin eta zor horiek daudela egiaztatzen bada.
  • GD: gastu kengarriak: Jaraunsleek ordaindutako azken gaixoaldiko gastuak, frogatzen direnean; lurperatze eta hileten gastuak, frogatzen direnean eta testamentu-betetzeak edo abintestatoak auzi-izaera hartzen duten kasuetan, testamentu-betetzeen edo abintestatoen legebidezko ordezkapena dela-eta jaraunsle guztien interes komunean auzi horretan sortzen diren gastuak, jarauntsiko ondasunen administrazioari dagozkionak izan ezik, baina baldin eta autoen testigantzaren bidez behar bezala frogatzen badira; arbitraje-gastuak ere kengarriak izango dira, baldintza berdinetan, jarduketen testigantzaren bidez egiaztatzen badira.
  • Deskribapena: Sar ezazu karga, zor edo gastu kengarriaren deskribapena.

Mota:

Derrigorrezkoa izango da kausatzailearen egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bada. Gainerako kasuetan, PR pribatibo bezala adierazita agertuko da.

  • PR: Bakarrekoa
  • GA: Irabazpidezkoa
  • CO: Komunikatua

Guztirako balioa: Adieraz ezazu zamaren, zorraren edo gastuaren guztizko balioa.

Partaidetza %:

Pasibo kengarriaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da. Ondasunen bat ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.

Aitortutako balioa: Zamaren, zorraren edo gastuaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta.

7. Inbentarioaren laburpena:

Orri honetako laukietan inprimakiko 2., 3., 4., 5. eta 6. orrietako 01, 02, 04, 05, 06, 07, 08 laukietan adierazitako ondasunen eta eskubideen balioak jarri behar dira.

10 laukia: 01 – 09 bitarteko laukietako balioak batu behar dira.

8. Jaraunspenaren ondasuntza:

Jaraunspenaren ondasuntza

15 Laukia: Aurreko espedienteetan aitortutako ondasun eta eskubideak. Autolikidazio osagarriaren kasuan, izendatu oinordetza berari dagozkion ondasun eta eskubide guztiak, aurreko espedienteetan aitortu direnak.

16 Laukia: Ondasunak eta eskubideak gehitzea. Ondasun eta eskubide gehigarriak aipatuko dira, zerga-araudi aplikagarriak xedatutako baldintzak betetzen badituzte.

18 Laukia: Jaraunspen-masa. Eragiketa honen emaitza izango da: ondasun eta eskubide aitortutakoen guztizkoa + aurreko espedienteetako ondasun eta eskubideak + ondasun eta eskubideak eranstea.

6. orriko 11., 12. eta 13. laukietako balioak ere jarri behar dira.

14 laukia: aitortutako jaraunspen masako ondasun eta eskubideen guztirako pasibo kengarria kalkulatu behar da.

Jaraunspen-masa garbia: Eragiketa honen emaitza izango da: jaraunspen-masa – pasibo kengarriaren guztizkoa.

 

Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean, 7. eta 8. orrialdetan sinatu behar ditu.


Itzuli