saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

BEZa-eskualdaketak

Arau orokorra

Arau orokorrak dio BEZa aplikatzen dela saltzen edo eskualdatzen duena enpresaburua edo profesionala denean eta, aldiz, eskualdaketa norbanakoen artean gertatzen bada, OEZa aplikatzen dela “kostu bidezko ondare eskualdaketa” kontzeptuan.

Gainera, badago oinarrizko diferentzia bat: kostu bidezko ondare eskualdaketengatik ordaintzen diren kopuruak kostuak dira enpresaburuarentzat, baina, hala ere, BEZaren kargak ez dira, autolikidazioetan kendu daitezke eta.

Oro har, bi zerga hauek bateraezinak dira; beraz, enpresaburuek eta profesionalek euren enpresa-jardueran edo profesional-jardueran egiten dituzten eragiketak ez daude Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kargapean kostu bidezko ondare eskualdaketen kontzeptuan, baizik eta BEZaren kargapean.


Itzuli