saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Maileguak eta Hipotekak

Kostubidezko ondare eskualdaketen modalitatearen peko maileguak dokumentatzen dituzten notario-eskrituren lehenengo kopiak ez dira izango notario-agirien gaineko egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergapetze gradualaren pekoak.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren peko maileguen eraketa dokumentatzen duten notario-eskrituren lehenengo kopiek zergapetze gradualaren arabera tributatuko dute, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 44. artikuluan ezarritako baldintzetan, baldin eta mailegu horiek jabetza erregistroetan, merkataritzakoetan, herri administrazioen menpeko kooperatiben erregistroetan eta ondasun higiezinen erregistroetan inskribatu ahal badira.

Edozein motatako maileguen azkentzea dokumentatzen duten notario-eskrituren lehenengo kopiak ere zergapetze gradualaren pekoak izango dira, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 44. artikuluan ezarritako baldintzetan, baldin eta mailegu horiek jabetza erregistroetan, merkataritzakoetan, herri administrazioen menpeko kooperatiben erregistroetan eta ondasun higiezinen erregistroetan inskribatu ahal badira.

Zehatzago esanda, hauek izango dira notario-agirien gaineko zergapetze gradualaren pekoak:

Aurreko eskritura batean eraturiko hipotekaren zama osoa finka batzuen artean banatuko dela dokumentatzen duten eskrituren lehenengo kopiak.

Honako hauek ez dira izango notario-agirien gaineko zergapetze gradualaren pekoak:

  • Hipoteka-bermedun mailegu baten aurreko beste eskritura bat moldatu bakarrik egiten duten eskrituren lehenengo kopiak (aldaketa hori maileguaren mugaeguna aldatzean datzala), baina hipoteka-bermea aldatu gabe.
  • Hipoteka-maileguaren subrogazioa dokumentatzen duten eskrituren lehenengo kopiak, hipotekatutako higiezina eskualdatuz gero.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 63/2011 FORU DEKRETUA; martxoaren 29ko honen bidez, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Araudia onesten da. 19.artikulua


Itzuli