Bermetutako zorrak
Zorra bermatuta badago, behin premiamendu-prozedura hasiz gero Zerga Administrazioak bermea atxikitzea hauta dezake.
Berme hauek onartzen dira:
- Abala, fidantza, kauzio-aseguruaren ziurtagiria edo beste berme pertsonalen bat.
- Zergapekoaren ondasun edo eskubideen gaineko hipoteka eta bahia (ondasunak edo eskubideak nahitaez desjabetzeko modukoak izan behar dira).
- Beste pertsona baten ondasunak edo eskubideak.
- Eskudirua.
Zerga-bilketako Araudia, 125/2019 Foru Dekretua, 35. eta 53. artikuluak (240 KB)