Zigorrak eta Errekurtsoak

Zehapenak

Zergen arloko arau-hausteak dira doluzko edo erruzko ekintzak eta omisioak; zehapena ezartzen zaie. Zergen arloko zehapen-prozedura ofizioz hasten da beti idatzizko jakinarazpenarekin. Zerga-zehapenak honela azkentzen dira: zenbatekoa ordainduta, preskribatzen direnean, konpentsatuta, barkatuta eta zergapekoa hilez gero.

Borondatezko erregularizazioa: ondorioa

Zerga Administrazioak eskatu baino lehen zerga-egoera euren borondatez aitorpena edo autolikidazioa aurkeztuta edo okerrekoa zuzenduta erregularizatzen duten zergapekoek ez dute edukiko erantzukizunik zergen arloan egindako arau-hausteengatik.

2/2005 ZFAO, 183 - 219 artikuluak (710 KB)

100/2005 FD, Zehapen Araudia (115 KB)

Errekurtsoak

Zehapen-prozedura ebazteko egintzaren aurka berraztertzeko errekurtsoa, administrazio erreklamazioa edo berrikuspeneko prozedura berezia aurkeztu daiteke.

Zehapen baten aurka administrazioarekiko diru errekurtso edo erreklamazioa garaiz eta behar bezala aurkezteak ondore hauek sortzen ditu:

  • Zehapenaren aplikazioa besterik gabe eteten da eta ez dago bermerik ipini beharrik.
  • Ez da eskatzen berandutze-korriturik.
  • Zergapekoaren adostasunaren ondoriozko murrizketa galtzen da.

2/2005 ZFAO, 219. artikulua eta hurr. (710 KB)


Itzuli