Premiamendu probidentziako jakinarazpena eta epea

Ordainarazpen-aldia

Premiamendu-prozedura zergapekoari premiamendu-probidentzia jakinarazten zaionean hasten da. Jakinarazpenean ordaintzeko dagoen zorra identifikatzen da (errekarguak eta korrituak zehaztuta) eta ordainketa egiteko eskatzen zaio.

Aurka egiteko arrazoiak

Premiamendu-probidentziaren aurka egiteko arrazoi hauek soilik onartzen dira:

  • Zorra guztiz azkenduta egotea edo Zerga Administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahalaz baliatzeko preskripzioa. 
  • Borondatezko epean geroratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskaera eta zerga-bilketako prozedura eteteko beste arrazoi batzuk.
     
  • Likidazioa jakinarazi gabe egotea.
  • Likidazioa deuseztatzea.
  • Probidentzian zerbait oker egotea edo falta izatea.

Zerga-bilketako Araudia, 125/2019 Foru Dekretua, 49. artikulua (240 KB)

ZFAO 2/2005, 171. artikulua (710 KB)


Itzuli