Zorrak konpentsatu

Zorren konpentsazioa

Zergapeko baten zerga-zorra osorik edo partzialki azkendu daiteke administrazio-egintza baten bidez haren alde onartutako kredituak konpentsatuz.

Konpentsazioa ofizioz edo zergadunak eskatuta egingo da.

Zergadunak eskatuta

Borondatezko epealdian zein ordainarazpen-aldian dauden zorrak konpentsatu daitezke.

Borondatezko epealdian aurkezten diren eskaerek ordainarazpen-aldiaren hasiera etengo dute. Ordainarazpen-aldian aurkezten diren eskaerek ez dute etengo zerga-bilketa.

Ofizioz

Ordainarazpen-aldian dauden zorrak ofizioz konpentsatzen dira, eta borondatezko epealdian dauden zor batzuk ere bai.

Konpentsazioa erabaki ondoren zorrak eta zerga-kredituak azkendutzat joko dira.


Itzuli