Zerga Administrazioaren egintzei kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkeztu baino lehen.
Errekurtsoa aurkezteko epealdia hilabetekoa izango da egintzaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera; ebazteko eskumena egintza eman duen organo berak edukiko du.
Zergapekoek eta arau-hausteren bat egiten dutenek, eta Zerga Administrazioaren jardunak interesak ukitzen dizkien pertsonek administrazioarekiko diru-erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote Foru Auzitegi ekonomiko administratiboa (FAEA).
Auzitegi honek auzialdi bakarrean ebatziko ditu erreklamazioak.
Administrazioarekiko diru-erreklamazioaren bidea agortzen duen ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da organo judizial eskudunean.