Autolikidazioak

Zergapekoek euren kabuz egiten dituzte zerga-zorra zehazteko eta zenbatekoa sartzeko edo, bestela, itzuli edo konpentsatu beharreko kopurua zehazteko behar diren kalifikazio-eragiketa eta kalkulu guztiak.

Zergapekoek autolikidazio osagarriak aurkeztu ahal izango dituzte berariaz ezarritako epealdian, edo epealdia amaitutakoan, baldin eta Administrazioak zerga-zorra zehazteko daukan ahalmena preskribituta edo iraungita ez badago. Autolikidazio osagarrien helburua aurreko autolikidazio bat osatzea edo aldatzea da.

Likidazioak

Zerga-zorraren zenbatekoa edo zerga-arautegiaren arabera itzuli edo konpentsatu beharreko kopurua zehazteko eragiketak Zerga Administrazioak egiten ditu.

2/2005 ZFAO; 118., 119., 99. eta 100. artikuluak (710 KB).


Itzuli