Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Udal errolda (Katastroa) Bizkaiko Foru Ogasunak kudeatzen du; nolanahi ere, udalaren esku utz dezake, eta hala egin du Bilbon eta Basaurin.

Beste alde batetik, OHZren ordainagiriak udalek kudeatzen dituzte, baina batzuek Bizkaiko Foru Ogasunari eskuordetu diote egiteko hori.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga

JEZen ordainagiriak udalek kudeatzen dituzte, baina batzuek Bizkaiko Foru Ogasunari eskuordetu diote egiteko hori. Hala ere, Zergatik salbuetsita daudenek Bizkaiko Foru Ogasunari aurkeztu behar diote 036 eredua.

Zergatik salbuetsita daude, besteak beste:

  1. Jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera hasi eta lehenengo bi zergaldietan.
  2. Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak.

5. artikulua. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren Testu Bategina (59,2 KB).


Itzuli