Ordainketa arauz ezarri bezala egingo da, bilketa aldien arabera, alegia:
- Borondatezko aldian (zerga zorra), zergapekoak ordainduz.
- Ordainarazpen aldian; borondatez ordaintzeko aldia amaitutakoan automatikoki hasten da. Ordainarazpen aldia hasi ondoren, zergapekoak aukera hauek izango ditu:
- Borondatez ordain dezake; kasu honetan, zerga zorra + % 5eko errekargua ordaindu beharko da, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60. artikuluan ezarritako aldietan.
- Bestalde, ordaintzeko betebeharra daukanaren ondarearen gaineko premiamenduzko administrazio prozedura ofizioz hasiko da; premiamendu probidentzia jakinarazi ondoren, eta 60. artikuluko epeak bete eta gero, ordainketak zerga zorrak + interesak + % 20ko errekargua barne hartuko ditu.
Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 165. artikulua (710 KB).