Zuzenketa-idazkiak
Zuzenketa-idazki bat aitortutako edo autolikidatutako datuak zuzentzeko eskatzean datza, datu horiek osatugabeak, zehaztugabeak edo legearen aurkakoak direnean.
Berraztertzeko errekurtsoa
Zerga-administrazioak emandako egintzek erreklamazio ekonomiko-administratiboa izan badezakete, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, eta, hala badagokio, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri aurretik, errekurritzen den ebazpena eman zuen organo berean aurkeztu beharko da, ebazpena jakinarazi eta gehienez ere hilabeteko epean. Errekurtsoa jartzeko idazkian, egitatezko zein zuzenbideko gaiei buruzko alegazioak egingo dira. Idazki horrekin batera, erabiltzen den uziaren oinarri diren agiriak aurkeztuko dira.
Erreklamazio ekonomiko-administratiboak
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan (FAEA) jarritako administrazio-errekurtso mota bat da, eta finantza-zuzenbideak arautzen dituen eduki ekonomikoko administrazio-egintzen legezkotasuna aztertzea du xede, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoa jartzeko beharrezko oinarri gisa funtzionatzen du.
Idazkiak
Berraztertzeko errekurtsoa
FAEA aurrean erreklamazioak