Ziurtagiriak eta katastro-fitxak

  • Katastroko ziurtagiria agiri ofiziala da, eta katastroko datu-basean bilduta dauden datuak egiaztatzen ditu hura ematen den egunean. Jabetzaren datu fisikoen, legalen eta ekonomikoen deskribapena da, horiekin lotuta dagoen irudikapen grafikoa barne.

    Ziurtagiriak katastroko datu babestuak nahiz babestu gabeak biltzen ditu, zenbaki finkokoak eta elkartukoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroan sartuta daudenak.

  • "Mis Bis" ziurtagiriak ziurtagiri bakar batean jasotzen ditu Bizkaian titulartasunen bat duten BI guztiak. Ziurtagiri "tradizional" baten informazio bera jasotzen du, grafikoak kenduta.
  • Katastroko datuen fitxak: Katastroan dauden datu guztiak jasotzen ditu, titulartasunak eta grafikoak izan ezik.
  • Katastroko balorazio-fitxa: Katastroko balioaren kalkulua erakusten du, kalkulatzeko aplikatu diren koefiziente guztien balioa adieraziz.

 


Itzuli