Espainiar nazionalitatea duten pertsona fisikoen identifikazio fiskaleko zenbakia nortasun agiri nazionalaren zenbakia da, atzean egiaztapen-kodea edo -karakterea duela: letra larri bat. Letra hori nortasun agiri nazionalean bertan agertu behar da, agiri horri buruzko xedapenekin bat etorriz.
Zergen arloko eragiketak edo zerga-ondorioak sortzen dituzten eragiketak egiten dituzten edo halakoetan parte hartzen duten espainiarrek nortasun agiri nazionala eskuratu behar ez badute, atzerrian bizi direlako edo 14 urtetik beherakoak direlako, identifikazio fiskaleko zenbakia lortu behar dute. Horretarako, pertsona horiek nortasun agiri nazionala eska dezakete, beren borondatez, edo identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eska diezaiokete Zerga Administrazioari. Identifikazio fiskaleko zenbakiak bederatzi karaktere dauzka; hona zenbakiaren osaera:
Eskatzen ez badute, Zerga Administrazioak bere kabuz alta eman ahalko die zergapekoen zentsuan, eta identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu.