Zerga ziurtagiritzat hartuko da Administrazioak egiten duen eta zergadun baten zergen arloko egoerari buruzko egitateak egiaztatzen dituen agiria.
Ziurtagiriek, besteak beste, hurrengoak egiaztatu ahalko dituzte: aitorpenak eta autolikidazioak aurkeztu diren edo ez edo haietan bildutako inguruabar zehatzak, zentsu egoera, zerga betebeharrak beteta dauden edo ez eta Zerga Administrazioaren datu-basean ordaintzeko dauden zerga zorrak edo zehapenak badauden edo ez.
Ziurtatzen diren egitate edo datuak ziurtagiriaren xede den zergadunari buruzkoak izango dira bakar-bakarrik, eta ezingo da ziurtagirian hirugarren batzuei buruzko daturik sartu, betiere, ziurtagiriaren xedeak hirugarren horien datuak eranstea exijitzen ez badu.
Administrazioak, kasuan kasuko likidazioaren bitartez, zerga zorra zehazteko duen eskubidea preskribatu edo iraungi egin bada, aukera egongo da datu edo zerga betebehar horiei buruzko ziurtagiririk ez egiteko.
Zerga Administrazioaren zerga betebeharrak betetzeko epea agortu ez bada, Administrazioa ez da behartuta egongo betebehar horiek betetzeari buruzko ziurtagiria egitera.
Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudiako 22art.
Ziurtagiriak eta Ordain gutunak: