saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Gerorapen bat eskatu

Orokorrean zordunari ez zaio zorrak geroratzeko bermearen prestazioa eskatuko horiengatiko ordaindu gabeko munta osoa gehienez 10.000 euro denean. Munta hori Ogasun eta Finantza Saileko diputatuaren Foru Aginduaren bidez aldatu daiteke. Muga 20.000 euro izango da luzatu ezinak diren epeak gehienez 36 hil direnean.

Ez da borondatezko epean zorren ordainketen geroratzeetarako bermerik eskatuko, beti ere zergadun berarentzat bermatu gabeko beste zorrik ez dagoenean eta ondoko beharkizunak betetzen direnean:

  • Gehienez sei hileko epe luzatu ezinak direnean eta zorrak gehienez 250.000 eurokoak direnean.
  • Gehienez hamabi hileko epe luzatu ezinak direnean eta zorrak gehienez 150.000 eurokoak direnean.

Bermea ez eskatzea zordunak eskatu den geroratzeari aurre egiteko duen kaudimenari baldintzatuta egon daiteke; inguruabar hori Zerga-bilketako Zerbitzuak antzemango du. (...).

Zergapekoak eskatuz gero, zorraren ordainketa geroratu edo zatikatu ahal izango da, bai borondatezko epealdian, bai ordainarazteko epealdian, baldin eta egoera ekonomiko-finantzarioa dela eta ordaindu ezin badu.

Zor guztiak geroratu daitezke, efektu tinbredunak eta jokoaren gaineko tasak izan ezik, eta likidazioak, autolikidazioak eta ordainagiriak ere bai.

A partir del 1/1/2020 las solicitudes de aplazamiento o fraccionamiento de pago deberá realizarse en la sede electrónica de la Diputación Foral de Bizkaia (se realizarán por el servicio Bizkaibai hasta el momento en el que los servicios telemáticos del Departamento de Hacienda y Finanzas se incorporen a la mencionada sede electrónica). No obstante, las personas físicas que no ejerzan actividades económicas deberán realizar la solicitud de aplazamiento de pago a través de la sede electrónica de la Diputación Foral de Bizkaia a partir del 1 de enero de 2021.