saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Notariotza agiriak

Zergapean egongo dira notario eskriturak, aktak eta lekukotzat, foru arau honen 43. eta 44. artikuluetan ezarritako eran.

Notarioen eskrituren eta akten jatorrizkoak eta kopiak, bai eta lekukotzak ere, folioko 0,15 euro (Kuota finkoa) balio duen paper tinbredunean emango dira beti. Kopia bakunak ez dira zergapean egongo.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa emaile beraren izenean ematen den bigarren kopiari eta ondoren ematen direnei aplikatuko zaie.

Notarioen eskrituren eta akten lehenengo kopiek (Kuota graduala) %0,50eko karga-tasa ordainduko dute, egintza edo kontratu horiei dagokienez, honako baldintza hauek betetzen direnean:

  • Baliozta daitekeen kopuru edo gauza bat izatea xedetzat.
  • Jabetza erregistroetan, merkataritzakoetan, herri administrazioen menpeko kooperatiben erregistroetan eta ondasun higiezinen erregistroetan inskribatu ahal diren egintzak edo kontratuak izatea. (*)
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari edo Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kostu bidezko ondare eskualdaketei edo sozietate-eragiketei loturik ez egotea, foru arau honetan ezarritakoaren arabera.

Oharra:

(*) Espainiako Patente eta Marga Bulegoari egindako aipamena kendu da, lotura puntua kontuan hartuta, ez baikara likidazioa egiteko eskudunak, bulegoa Madrilen kokaturik baitago.Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahi eta Higikorren Hipotekaren Erregistroari egindako aipamena kendu da, zamari loturik egon arren, erregistro hori Ondasun Higigarrien Erregistroaren barruan sarturik dagoelako.


Itzuli