saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Partikularren arteko mailegua

Maileguak eratzea kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergapean dagoen zerga-egitatea da (Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko 1/2011 Foru Araua, 9.1.b artikulua).

“Norbanakoen arteko mailegua” esaten bazaie ere, benetan mailegu horietan mailegu-emailea norbanakoa da (hau da, BEZaren ondoreetarako, ez du enpresaburu edo profesional modura jarduten), eta berdin da mailegu-hartzaileak (dirua jasotzen duenak) norbanako modura, enpresaburu zein profesional modura jarduten duen.

  • Mailegu-emaileak enpresaburu edo profesional modura jarduten badu, maileguaren eraketa BEZaren kargapean egongo da, eta, beraz, ez da egongo kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergaren kargapean, mailegu-hartzaileak partikular modura jardun zein ez jardun.
  • “Norbanakoen arteko mailegu” horiek eratzea Zergaren kargapean dago, baina salbuetsita kasu guztietan (1/2011 Foru Araua, 58.15 artikulua), hipoteka-bermea eduki zein ez eduki.
  • Kitapenari dagokionez, ez dago ez kostu bidezko ondare-eskualdaketen gaineko zergaren kargapean (eraketa bakarrik dago), ez BEZaren kargapean. Hala ere, hipoteka-bermea badauka, eskritura publikoan inskribatu eta baloratu daitekeenez eta ez dagoenez ez kostu bidezko ondare eskualdaketen kargapean ez ondorengotzen kargapean, hipoteka kitatzeak 1/2011 Foru Arauko 44. artikuluaren betekizunak betetzen ditu, eta horren zioz egintza juridiko dokumentatuen zerga ordaindu behar da (%0,5).
  • Salbuespenak kitapenerako bakarrik balio ahal izango du, ohiko etxebizitza erostea finantzatzeko eratu bazen (1/2011 Foru Araua, 58.28 artikulua).
Partikularren arteko mailegua, ohiko etxebizitza eskuratzeko
  • Agiri publikoa hipoteka-bermearekin: Kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergapean eta salbuetsita dago.
  • Osteko hipoteka-kitapena ere salbuetsita egongo litzateke, ohiko etxebizitzarako erabili delako.
1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa 9. 1 eta 58.15 artikuluak (208 KB)

Itzuli