saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Zerga-Oinarria, Balioen egiaztapena eta peritu-tasazio kontrajarria

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren subjektu pasiboek haren autolikidazioa aurkeztu behar dute (OEEJDZi buruzko 1/2011 Foru Araua, 67. art.).

Zerga Administrazioak aurkezten zaizkion autolikidazioak eta aitorpenak eta haiei atxikitako agiriak berrikusi ahal izango ditu zerga-arautegia zuzen aplikatu den eta adierazitako datuak berak dituenekin bat datozen egiaztatzeko (2/2005 ZFAO, 123. art.).

2/2005 ZFAOko 234. artikuluan administrazioarekiko diru-erreklamazioa ekar dezaketen egintzak zehaztu dira: behin-behineko likidazioak, salbuespen ukapenak…); horien kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da egintza eman duen organoaren aurrean edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa FAEAren aurrean.

Zerga-Oinarria

Arau orokorra da zerga-oinarria eskualdatzen den ondasunaren edo eratu edo lagatzen den eskubidearen balio erreala dela (1/2011 Foru Araua, 12.1 art.).
Hala ere, Administrazioak egiaztatu ahal izango du aitorpenean ezarritako eskualdatutako ondasunen eta eskubideen, sozietate eragiketaren edo egintza juridiko dokumentatuaren balioa haren balio erreala denez (1/2011 Foru Araua, 60.1 art.)

Horretarako balioak egiaztatzeko prozedura erabiltzen da.

  • Prozedura horretan, Administrazioak 1/2011 Foru Arauko 60.2 artikuluan ezarritako baliabideak (markatuko batez besteko prezioa, Administrazioaren perituaren irizpena, gutxieneko balio eratxikigarria, etab.) erabil ditzake ondasunen edo eskubideen balioa interesdunak aitortutakoa denez argitzeko. Oro har, balorazioaren emaitza behin-behineko likidazioarekin batera jakinarazten da; likidazioan egiaztatutako balioa hartuko da erreferentziatzat zerga-oinarria finkatzeko.
  • Zergaduna ados ez badago, garrantzitsua da bereiztea balioa egiaztatzeko egintza (BEE) eta likidazioa.
    BEEren kontra ezin da aurkeztu berraztertzeko errekurtsorik ez administrazioarekiko diru-erreklamaziorik; aitzitik, horiek aurkaratzeko prozedura berezia dago: peritu-tasazio kontrajarria. Prozedura horrek helburu bat bakarrik dauka: eskualdatutako ondasunak edo eratu edo lagatako eskubidearen balio erreala ezartzea interesduna bat ez datorrenean Administrazioaren egiaztapenaren ondoriozko balorazioarekin.
    Likidazioaren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa soilik aurkeztu daiteke.
Balioen egiaztapena eta peritu-tasazio kontrajarria: Arautegia

Itzuli