saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Sozietatearen eraketa eta kapital gehikuntza

2010-12-03az geroztik salbuetsitako eragiketa, gure araudiari abenduaren 21eko 6/2010 Foru Dekretu Arauemailearen bidez (Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren martxoaren 21eko 3/1989 Foru Araua aldatu zuena, sozietate eragiketen modalitatean) egokitua.

Abenduaren 21eko 6/2010 Foru Dekretu Arauemailea

Enpresak sortzeko, kapitalizatzeko eta mantentzeko egiten diren eragiketa guztiak, sozietate operazioen modalitatean, salbuetsita geratzen dira.

Artikulu bakarra

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 21eko
3/1989 Foru Araua aldatzea. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 21eko 3/1989 Foru Arauko 43. artikuluaren 1. paragrafoko B) idatz-zatiko 15. zenbakia aldatu da, eta honela geratu da:

«15.Sozietateak eratzea, kapitala gehitzea, sozietatearen kapitala gehitzea eragiten ez duten bazkideen ekarpenak eta sozietate baten benetako helbidea edo egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzea, baldin eta ez bata eta ez bestea aldatu aurretik Europar Batasuneko beste estatu batean kokatuta egon ez badira».


Itzuli