saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Ezkontzaren eragiketak

1. Ezkontza-araubidea desegitea
  • Egintza juridiko dokumentatuetatik salbuetsita daude kostubidezko ondare eskualdaketen kargapean ez dauden adjudikazio-gaindikin saihestezinak ere. Saihestu ahal diren gaindikinak kostubidezko ondare eskualdaketen kargapean daude gehiegizko esleipena izan ezik.
  • Salbuetsita daude adjudikazio-gaindikin saihestezinak ere. Saihestu ahal diren gaindikinak atxikita daude eta ordaindu behar da.
  • Ondasun banantzea: jabekidetasunaren deuseztapen arrunta da, eta Egintza Juridiko Dokumentatuen mendean egongo da baldin eta eskritura publikoa badago (Zatitugabeziaren amaiera/jabekidetasuna deuseztatzea).

Saihestu ahal den gaindikinaren kontzeptua: beste banaketa mota batean gaindikina txikiagoa denean (ondasun bakoitzari buruz deklaratzen duten balioaren arabera, batek besteak baino gehiago eramaten du). Ondorio horietarako, etxebizitza eta bere eranskinak unitate gisa zenbatzen dira.

2. Ondasunak ezkontzari ekartzea

Irabazizko (doako) ekarpen gisa adierazten bada edo itzulketatik salbuesten bada, Oinordetza eta Dohaintzen zergaren kargapean egongo da Dohaintzen modalitatean.

Irabazizko (doako) ekarpen gisa adierazten bada edo ezkontza-sozietatea deseginez gero itzulketatik salbuesten bada, Dohaintzen bidetik joango litzateke.


Itzuli