Faktura ondasun-ematearen edo zerbitzu-prestazioaren frogagiri bat da.
Enpresaburuek eta profesionalek betebehar hauek dituzte:
Betebehar horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren 4/2013 Foru Dekretuak arautzen ditu. 2013ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean dekretu hori eta hauek dira berritasun nagusiak:
Aldaketaren helburu nagusiak ondoko hauek ziren:
Araudi hau ez da askorik aldentzen aurreko arautegian ezarritakotik; funtsean fakturazio-sistemaren oinarrian bi faktura daude: faktura osoa edo arrunta eta faktura erraztua, tiketen ordezkoa dena; bultzada sendoa eman zaio fakturazio elektronikoari eta beste era batera zehaztu da zer den faktura elektronikoa: formatu elektronikoan ematen eta jasotzen den faktura, enpresa-jardueran edo jarduera profesionalean erabili ohi diren kudeaketa-kontrolen bidez bermatua.
Azkenik, fakturak egiteko epealdia aldatu da kasu jakin batean, hain zuzen ere hartzailea enpresaburua edo profesionala denean: lehen hilabetekoa zen eragiketaren sortzapenetik eta orain faktura eragiketa egin den Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioaldia amaitu ondoko hilaren 16a baino lehen egin behar da.