Fakturak

Faktura ondasun-ematearen edo zerbitzu-prestazioaren frogagiri bat da.

Enpresaburuek eta profesionalek betebehar hauek dituzte:

  • faktura eta haren kopia egitea, beren jardunean ari direla egiten dituzten ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak direla eta,
  • egindako fakturen kopia eta jatorrizkoa gordetzea, eta
  • hartzaile diren eragiketak direla-eta beste enpresaburu edo profesional batzuek bidalitako fakturak edo bestelako frogagiriak gordetzea.

Betebehar horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren 4/2013 Foru Dekretuak arautzen ditu. 2013ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean dekretu hori eta hauek dira berritasun nagusiak:

  • Faktura sinplifikatua: tiketa desagertzen da.
  • Fakturak egiteko epea (eragiketaren hartzailea enpresaburua edo profesionala den ala ez kontuan hartuta).
  • Ez da fakturarik egin behar aseguruen eta finantza-zerbitzuen prestazioetan, prestazio horiek salbuetsita daudenean.
  • Parekatu egiten dira paperean egindako faktura eta faktura elektronikoa.
  • Fakturazioari buruzko Espainiako arautegia aplikatu behar da mugaz gaindiko eragiketetan.

Araubidea

4/2013 urtarrilarern 22ko Foru Dekretoa (135 KB)