2014.01.01ean alkar-poderoso edo testamentu-ahalorde baten pean partez edo guztiz geroratuta dauden oinordetzen kasuan, komisarioaren edo alkar-poderosoaren eginkizunak betetzen dituzten pertsonek 6 hilabeteko epea izango dute botere hori osorik eta modu ezeztaezinean erabiltzeko, eta, hala eginez gero, indarreko zergari buruzko araudia aplikatu ahal izango dute, foru arau hau indarrean jarri bitartean. Orobat, araudi hau aplikatzekoa izango da erabilera ez den beste edozein arrazoirengatik iraungitako eskubidearen ondorioz sortzen diren jarauntsizko eskuraketetan.
2014.07.01etik aurrera, guztiz erabili ez bada ahala edo hura iraungitzeko kausak geratu badira, ezkontide edo izatezko bikotearen (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatua), odol bidezko aurreko zein ondorengo zuzeneko ahaide edo adopzio-hartzaile zein adoptatuen jarauntsizko eskuraketen kasuan, metatu egingo dira oinordeko berari dagozkion kausatzaile beraren eskuraketa guztiak, eta eskura ketok bakartzat hartuko dira, 400.000 euroko murrizketa behin bakarrik aplikatzeko (4/2015 FAren 43 art.)
Jarauntsiaren foru komisarioa den ezkontidea (ondasunak bere buruari esleitzen bazaizkio), eta jaraunsle hartzaileak, baldin eta hildakoak heriotza egunean Bizkaian bazuten ohiko egoitza.
Aurreko 5 urteetan hildako pertsona lurralde erkidean denbora gehiago bizi izan bada, zergaren sortzapen-datatik (heriotza-data) zenbatzen hasita, lurralde komunean indarrean dauden Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
Esteka hauetan 650 eredua eta eredua egiteko laguntza-programa eskuratu ahal izango dituzu:
Urte bat, testamendu-ahalordea partez edo osorik modu ezeztaezinean erabiltzen den egunetik hasita.
AURREZ AURRE:
Nahitaezko aurkezpen presentziala aitorpen moduan (autolikidazio bidez testamentu-ahalordea baliatzea):
Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da
650 eta 652 ereduak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako kasu hauetan:
Testamentu-ahalordea hildako pertsonaren zeintzuk ondasunen gain egikaritu den, ondasun horiexek, dauden lekuan daudela.
Balio erreala heriotza egunean (merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea:
- Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin bat badatoz.
- garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (http://apli.bizkaia.eus/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
Jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzak jasotzen duenaren balio garbia, hau da, ondasun eta eskubideen balio erreala, ken daitezkeen kargak eta zorrak kendutakoan.
Hala badagokio, ahaidetasunagatiko, minusbaliotasunagatiko edo ohiko etxebizitzan bizitzeagatiko murrizketa jakin batzuk jasotzeko eskubidea izango du, besteak beste.
Odolkidetasun edo adopzioagatiko lerro zuzeneko ahaidetasuna denean (ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo erregistro publikoan inskribatutako izatezko bikoteak), 400.000 euroko murrizketa aplikatuko da oinordeko bakoitzeko.
Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.
Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe.
Lerro zuzeneko ahaidetasuna odolkidetasunagatik edo adopzioagatik: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
Gainerako ahaideei honako hau aplikatuko zaie:
- I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, anai-arreben, odolkidetasunezko osaba-izeben, odolkidetasunezko iloben, aitaginarreben, suhien eta errainen eta abarren aurrekoak eta ondorengoak)
- edo II tarifa (arrotzak eta lehengusuak, koinatuak, ezkon-osabak, iloba politikoak, etab.)
- Testamentu-ahalordea egikaritzeko egin den agiria. Ondasun higigarrien kasuan agiri pribatua izan daiteke. Ondasun higiezinak izanez gero, eskritura publikoa beharko da.
- Aurrezki libretak, kontuak, zor publikoaren tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak: Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, testamentu-ahalordea egikaritu den eguneko balorazioarekin.
› Beste batzuk:
Gainerako ondasun edo eskubideen frogagiriak, testamentu-ahalordea egikaritu den eguneko balorazioarekin.