Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean, testamentua eginda eta bertan bere ezkontidea edo inskribaturiko bikotekidea komisario izendatuta, haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak.

1. Obligaziodunak:

Jarauntsiaren foru komisarioa den ezkontidea, baldin eta hildakoak heriotza egunean Bizkaian bazuen ohiko egoitza.

Hildakoak aurreko 5 urteetan lurralde erkidean denbora gehiago bizi izan bada, zergaren sortzapenaren egunetik kontatuta, lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
 

2. Aurkeztu beharreko eredua:

Esteka hauetan 650 eredua eta eredua egiteko laguntza-programa eskuratu ahal izango dituzu:

3. Epea:

Urte 1, sortzapen-datatik aurrera (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)

4. Aurkezteko lekua eta modua:

AURREZ AURRE:

Nahitaezko aurkezpen presentziala aitorpen moduan (autolikidazio bidez testamentu-ahalordea baliatzea):

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Basauri, Getxo eta Mungiako bulego deszentralizatuetan (bakarrik aurkeztu daitezke, sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioen 650 eta 652 ereduak ).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da

5. Zer sartu behar den:
  • Zergadunaren egoitza Espainian badago: Hildakoaren ondasun guztiak, dauden lekuan daudela, salbu eta BGAEetan, pentsio-planetan eta abarretan finkatutako eskubideak.
  • Zergadunaren egoitza atzerrian badago: Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubide guztiak, haien izaera edozein dela ere.

 

6. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Balio erreala (merkatuko balio normala) sortzapen-datan (heriotza-data).

Ondasunen eta eskubideen balio esleitua, gutxienez, hiri-ondasun higiezinei esleitu beharreko gutxieneko balioa izango da, edo taula ofizialetan ezarritako garraiobideen balioena. (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp)

7. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

Orokorra:

  • Hildakoaren eta jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NANa.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken Nahien Erregistroaren ziurtagiria:
  • Jatorrizko testamentua eta kopia. Testamenturik egin gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleak deklaratzeko auto judiziala.
  • Hildakoaren egoitza-ziurtagiria, hil aurreko 5 urteei dagokiena.

Higiezinak:

  • Eskrituren eta OHZren azken ordainagiriaren jatorrizkoak eta kopiak; jabetza-erregistroko ohar soilak ere balio du. 
  • Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, burtsan kotizatzen duten akzioak:
  • Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, sortzapen-egunean duten balorazioarekin.

Ibilgailuak:

  • Zirkulazio-baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.

Beste batzuk:

  • Gainerako ondasunen edo eskubideen frogagiriak.

 


Itzuli