Famili unitatea eta beterako tributazioa

Familia unitateko kideak:

  1. Senar-emazteak edo inskribatutako izatezko bikoteak eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.
  2. Legez bananduta daudenak edo ezkondurik ez daudenak edo izatezko bikote moduan inskribatuta ez daudenak:
    • Gurasoen arteko akordioa egonez gero: gurasoetako bat eta adingabeko seme-alaba eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotutako adin nagusiko seme-alaba guztiak (haiekin ez bizi arren).
    • Akordiorik egon ezean, epai bidez zaintza eta babespea dauzkan gurasoa eta seme-alabak.
  3. Guraso alarguna:

    Gurasoa eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.

Pertsona bat ezin daiteke egon bi familia unitatetan.

Familia unitateetako kideak urtero zehazten dira, abenduaren 31n. Baina, urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak.

Zerga ordaintzeko bi modu daude Banaka edo Batera (Aitorpenak familia unitateko kide guztiak hartu behar ditu).

Ordaintzeko modua (banaka edo batera) urtero alda daiteke. Zerga ordaintzeko hautatzen den modua aitorpena aurkezteko epealdiko azken egunera arte alda daiteke, edo itzulketa jasotzeko epealdiko azken egunera arte, bestea baino lehen bada. Zergadunek  dagokion aitorpena aurkezten ez badute, banaka tributatuko dutela ulertuko da

  • Arautegia

13/2013 Foru Araua, 97., 98. eta 99. artikuluak

PFEZA 78. artikulua


Itzuli