Kenkariaren tasak eta mugak

Erregela orokorra

Zergadunek ohiko etxebizitza erostean zergaldian inbertitutako kopuruen %18ko kenkaria aplika dezakete, beren kargura joan diren erosketa gastuak barne.

Era berean, ohiko etxebizitza erosteko besteren kapitalak erabiltzeagatik,zergadunen kargura joan diren besteren finantzaketak sortutako gastuak barne (komisioak, hipoteka erregistratzeko gastuak...), zergaldian ordaindutako korrituen %18ko kenkaria aplika dezakete.

Erregela berezia

Aurreko 1. atalean ezarritako ehunekoen ordez %23 aplikatuko da honako kasu hauetan,etxebizitza-kontuan gordailututako kopuruak salbu:

  1. Zergaduna 30 urtetik beherakoa denean.
  2. Zergaduna familia ugaritsuaren titularra denean.

Epaileak familiaren etxebizitzarako kopuruak ordaintzeko agintzen dionean aplikatuko da dogokion porzentaia %18 edo %23.

Zergadunaren adina eta familia ugaritsuaren titulartasuna zehazteko Zergaren sortzapen-eguna hartuko da kontuan.

Zerga batera ordaintzea aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, %23ko ehunekoa aplikatuko dute denek.

Urteko muga

Urteko gehieneko kenkaria 1.530 eurokoa izango da. Alabaina, 30 urtetik beherako eta familia ugariko titularentzat, urteko gehieneko kenkaria 1.955 eurokoa izango da, etxebizitza-kontuan gordetako kopuruak izan ezik; halakoetan, 1.530 eurokoa izango da.

 

Urteko gehieneko kenkaria bikoiztu egingo da, famili unitateko kideen kopurua edozein delarik ere, ezkontideek eta izatezko bikoteek eta seme-alabek osaturiko famili unitateen baterako zerga-ordainketan, horrelakorik badago eta araudian ezarritako beharkizunak betetzen badira.

Etxebizitzako zerga-kreditua

Zergadun bakoitzak zergaldi guztietan kentzen dituen zenbatekoen batura ezin da izan 36.000 €baino gehiago, bidezkoa bada, berrinbertitzeagatik salbuesten den ondare-irabaziaren zenbatekoari ehuneko 18 aplikatzearen ondorioz gutxitua.

Kreditu fiskala pertsonala da. Beraz, senar-emazteen edo izatezko bikoteen kasuetan, ezarritako ezkontza-araubide ekonomikoak eta ohiko etxebizitza titulu pribatiboan edo irabazizkoan eskuratzeak baldintzatuko dute kreditu fiskala.

 

 

2014/01/01etik arautegi aplikagarria:

13/2013 FAko 87, 87.2, 87.3 eta 99.2 art.ak (616 KB)

Ohiko galderak


Itzuli