Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria egin ahal izateko, etxebizitzaren jabetza eskuratu beharra dago, finantzaketa nola egiten den gorabehera.
Jabetza eskuratu dela ulertuko da salerosketa eskritura egiten denean, salbu eta lehenago salerosketako kontratu pribatua egin bada eta haren tradizioa egin bada (jabetzaren titulura ematea).
Konturako ordainketak
Eraikitzen ari diren etxebizitzen kasuak baztertuta, erosleek erres, seinale, sarrera, konturako ordainketa edo antzeko gisa ematen dituzten zenbatekoek etxebizitzaren jabetza eskuratzen den ekitaldirako soilik sortzen dute kenkarirako eskubidea.