Eraikuntza

Etxebizitzaren eraikuntza eta ohiko etxebizitzaren eskuratzea asimilatu egingo dira, baldin eta zergadunak zuzenean ordaintzen baditu obrak egitearen ondoriozko gastuak, edo obren sustatzaileari konturako kopuruak ematen badizkio, betiere obra horiek, gehienez, lau urteko epean amaitzen direnean, inbertsioa hasten denetik zenbatuta. Epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean mugaeguneratzen bada, epea bost urte izango da.

Konkurtso judizialaren ondorioz, sustatzaileak eraikuntza-lanak amaitzen ez baditu lau urteko epea igaro baino lehen, edo ezin baditu etxebizitzak epe berean entregatu, epe hori beste lau urtez luzatuko da.

Zergadunari egotzi ezin zaizkion eta obrak lau urteko epea baino lehen amaitu ezin diren salbuespenezko beste inguruabar batzuengatik zergadunak epea luzatzeko eskatu ahal izango dio Zerga Administrazioari, lau urteko epea bete ez den egunaren hurrengo hilabetearen barruan (arrazoia adieraziz eta luzatzeko epea eskatuz, gehienez ere 4 urtekoa).

2014/01/01etik arautegi aplikagarria:


Itzuli