Etxebizitza gutxienez 3 urtez jarraian bizitzea

Zergaduna gutxienez hiru urtez jarraian bizi behar da etxebizitzan, salbu eta zergaduna hiltzen bada, edo ezinbestez etxebizitza aldatzera behartzen duten zirkunstantziak gertatzen badira, hala nola:

  • etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo harekin bizi den ondorengoaren edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikoteko kidearen ezintasun mailara edo zergaren kuota osoan kenkaria egiteko eskubidea ematen duen pertsonarenera;
  • senar-emaztegaiak ezkontzea; senar-emazteak banantzea; izatezko bikotea desegitea,
  • lantokia aldatzea; lehen enplegua lortu edo enplegua aldatzea;
  • edo arrazoitutako antzeko beste egoerak gertatzea.

Aurreko paragrafoan azaldutako salbuespenak aplikatu behar direnean, ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria etxebizitza aldaketa nahitaez behartzen duten inguruabarrak gertatu arte egingo da.

2014/01/01etik arautegi aplikagarria:

Ohiko galderak


Itzuli