Higiezin kengarrien motak

Ohiko etxebizitza eraikuntza berrikoa edo bigarren edo hurrengo eskualdatzekoa izan daiteke.

Etxebizitza bat kengarria izan dadin eraikuntza izan behar da.

Kontzeptu honetatik, etxebizitza mugikor guztiak baztertu dira, hala nola karabanak, auto-karabanak, ontziak eta abar. Kontzeptu honen barruan zurezko etxe prefabrikatua onartzen da, zergadunaren lursail batean jartzen bada, eta etxebizitza izateko egokitzen diren lokalak ere bai 68.5. artikulua FD 47/2017 (464 KB).

Ez dira kengarriak lorategiak, parkeak, igerileku eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitza bera ez diren elementu guztiak. Aldiz, elementu horiek kontzeptu horren barruan sartuko dira etxebizitzarekin batera erregistro-finka bakarra osatzen dutenean.

2014/01/01etik arautegi aplikagarria

Itzuli