Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria egin ahal izateko, etxebizitzaren jabetza eskuratu beharra dago, finantzaketa nola egiten den gorabehera.
Jabetza eskuratu dela ulertuko da salerosketa eskritura egiten denean, salbu eta lehenago salerosketako kontratu pribatua egin bada eta haren tradizioa egin bada (jabetzaren titulura ematea).
Mailegu bidezko ordainketak
Etxebizitza finantzatzeko inoren kapitala erabiltzen denean, kenkaria aplikatzea aukeratu ahal da, ez erosketari dagokion zenbatekoa ordaintzen den unean, baizik eta eskatutako maileguaren printzipala amortizatzen den neurrian. Kasu horretan, interesengatik arrazoi berarengatik ordaintzen diren finantza-gastuengatik kenkaria egin daiteke.
Partikularren arteko maileguak
Enpresaren maileguak
Bankuaren maileguak
Subrogazioa eta Birfinantzatzea