Kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehenengo kapital-prestazioa norberaren lanaren etekina da eta %60 integratu ahal da, 300.000 €-ko mugarekin. Hortik gorakoa osorik (%100) integratu behar da.
Oharrak:
- Ehuneko hori aplikatzeko, 2 urte baino gehiago igaro behar dira lehenengo ekarpena egin zenetik, baliaezintasunagatiko edo mendetasunagatiko prestazioen kasuan izan ezik, epe hori ezin baitzaie eskatu. Ehuneko hori kontingentziaren araberakoa da, ez aurreikuspen-sistema motaren araberakoa (BGAE, pentsio-planak, mutualitateak, etab.).
- Estalitako kontingentzietatik edozeinen ondoriozko prestazioa kobratu ahal badu (adibidez, erretiroa, iraupen luzeko langabezia, enplegua sustatzeko, edo baliaezintasuna), ezinezkoa da adieraztea jasotako zenbatekoak borondatezko bajaren ondorioz eskuratu direnik (10 urteko antzinatasuna).
- Ekarpenak egiten diren ekitaldi berean kapital-erreskateak ere egiten badira erretiroagatik edo nork bere borondatez, benetan integratzen diren prestazioen zenbatekoa murriztu daiteke gehienez. Salbuespena: mutualitateetara, enpleguko pentsio-planetara, enpresen aurreikuspen-planetara eta enpleguko BGAEetara egindako ekarpenak.
- Jasotako lehen kopurutzat hartuko da 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera lortzen den lehenengoa, aurretik prestazio edo kopururen bat jaso arren eta haiei aplikatutako zerga-tratamendua gorabehera, 6/2006 Foru Arauaren itzalpean (175/2013 Foru Dekretua, xedapen gehigarri bakarra).
Indarrean dagoen arautegia