Partikularren arteko mailegua

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari lotutako maileguak:

  • Maileguak eratzea kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergapean dagoen zerga-egitatea da (OE-EJD 1/2011 Foru Araua, 9.1.b artikulua).
  • “Norbanakoen arteko mailegua” esaten bazaie ere, benetan mailegu horietan mailegu-emailea norbanakoa da (hau da, BEZaren ondoreetarako, ez du enpresaburu edo profesional modura jarduten), eta berdin da mailegu-hartzaileak (dirua jasotzen duenak) norbanako modura, enpresaburu zein profesional modura jarduten duen.
  • Mailegu-emaileak enpresaburu edo profesional modura jarduten badu, maileguaren eraketa BEZaren kargapean egongo da, eta, beraz, ez da egongo kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergaren kargapean, mailegu-hartzaileak partikular modura jardun zein ez jardun.

“Norbanakoen arteko mailegu” horiek eratzea Zergaren kargapean dago

  • baina salbuetsita kasu guztietan (1/2011 Foru Araua, 58.15 artikulua), hipoteka-bermea eduki zein ez eduki.

Kitapenari dagokionez:

  • ez dago ez kostu bidezko ondare-eskualdaketen gaineko zergaren kargapean (eraketa bakarrik dago), ez BEZaren kargapean.
  • Hala ere, hipoteka-bermea badauka:
    • eskritura publikoan inskribatu eta baloratu daitekeenez eta ez dagoenez ez kostu bidezko ondare eskualdaketen kargapean ez ondorengotzen kargapean, hipoteka kitatzeak 1/2011 Foru Arauko 44. artikuluaren betekizunak betetzen ditu, eta horren zioz egintza juridiko dokumentatuen zerga ordaindu behar da (%0,5).
    • Salbuespenak kitapenerako bakarrik balio ahal izango du, ohiko etxebizitza erostea finantzatzeko eratu bazen (1/2011 Foru Araua, 58.28 artikulua).

1/2011 FA OE-EJD 9. 1 eta 58.15 artikuluak (208 KB)


Itzuli