Etxebizitza (eta eranskinak)

KOEren MENDEKOA

Oro har, KOEren mendekoak dira partikularrek saltzen dituztenak eta sustatzaileak ez diren BEZen subjektu pasiboek saltzen dituztenak (hau da, bigarren eskualdaketan saltzen direnak).

Zerga tasak:

  • %4. tasa oro har ( % 6ra arte igoko da eroslea 5 etxebizitza baino gehiagoren titularra bada % 50etik gora)
  • %2,5 Tasa murriztua honako kasu hauetan:
    • Familia ugarien titularrak.
    • 120 metro koadrotik beherako azalera eraikia duten etxebizitzak.
    • * Bi kasuetan,% 2,5eko zerga ordaintzeko baldintzak:
      • Higiezinaren xedea ohiko etxebizitza izatea (PFEZaren irizpideak bete behar dira; beraz, arau orokorra da 12 hilabeteko epean etxebizitzan bizitzen hastea eta gutxienez 3 urtez bertan bizitzea).
      • Eroslea ezin da % 25etik gorako beste etxebizitza baten jabe izan, erositako etxebizitza dagoen udalerrian. Aurreko etxebizitza ohiko etxebizitza berria erosi eta 2 urte baino lehen saltzen badu, betekizuna betetzat joko da.

 

Kasu bereziak: Etxebizitza bihurtutako lokala

Pertsona fisiko batek erosten badu eta ez badio bere jarduerari lotzen (jarduerarik edukitzekotan), %7an ordainduko du. 18 hilabeteetan frogatu beharko du lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuratu duela, dagokion aldea eskuratu ahal izateko. Bere aldeko berandutza interesik gabe jasoko du.

4/2012 Jarraibidea (112 KB). Lehenengo 6.1

 

Gozamena
  • Etxebizitzen gozamena eta jabetza soila %4an egongo dira beti. Ezin da %2,5a aplikatu.
  • BFAren 2011-11-17ko zerga kontsulta

4/2012 Jarraibidea (112 KB). Lehenengo 6.2

 


Itzuli