Zerga-oinarria aldatzea

Arauan ondoko arrazoiak ezarri dira zerga-oinarria aldatzeko:

  • Kontraprestazioa behin-behinekoa izatea.
  • Berriz erabil daitezkeen ontziak eta enbalajeak itzultzea.
  • Deskontua edo hobaria ematea eragiketa egin ondoren.
  • Kargapeko eragiketa bertan behera geratzea (osorik edo zati bat) edo prezioa aldatzea.

Aurreko inguruabarretako bat gertatzen denetik 4 urteko epealdia dago zerga-oinarria aldatzeko.

  • Kargapeko eragiketa baten hartzaileak ez ordaintzea jasanarazitako kuotak, ondoko kasu hauetan:
    • Hartzekodunen konkurtsoa: eragiketaren gaineko karga sortu ondoren hartzailea konkurtsoan dagoela adierazten duen autoa emanez gero.
    • Kargapeko eragiketarengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak kobraezinak ezinez gero (denak edo batzuk).