Obra-gauzatzeak berarekin dakar hura egiteko erabili diren ondasunetatik desberdina den ondasun bat lortzea, eta hori hala da, bai ondasun-ematetzat jotzen bada eragiketa, bai zerbitzu-ematetzat jotzen bada ere. Hartara, baieztapen horretatik ondorioztatu behar da ondasun berri hori hartzaileari emateak edo haren esku uzteak –hori da, hain zuzen, obra-gauzatzearen emaitza gisa lortzen dena– eragiketa egindakotzat ulertu behar den unea erabakitzen edo zehazten duela.
Hainbat baldintza betetzen dituzten obra-gauzatzeetan %10eko zerga-tasa aplikatuko da.
Hauek bereizi behar dira:
Multzo honetan igeltserotzako, iturgintzako, elektrizitateko, margolaritzako, arotzeriako eta abarreko lanak sar daitezke, haien hartzailea pertsona fisiko bat edo jabeen erkidegoa bada, baldin eta baldintza jakin batzuk betetzen badira.
BEZaren Foru Arauak zorrotz mugatzen du “eraikinen birgaitze" kontzeptua, eta bai eta obra analogo eta birgaitzearekin lotutakoena ere.