Kengarritasuna: betekizunak, zenbatekoa, zuzenketak, jardueraren hasiera

BEZaren subjektu pasiboek (enpresaburuak eta profesionalak, oro har), euren jardueran ari direla eta zerga honen berezko neutraltasun-printzipioa aplikatuz, BEZaren kuotak jasanarazten dizkiete euren ondasunak eskuratzen edo euren zerbitzuak jasotzen dituztenei eta, aldi berean, jarduerarako eskuratzen dituzten ondasunen eta jasotzen dituzten zerbitzuen gaineko kuotak kentzeko eskubidea dute.

Jasandako kuotak kengarriak izateko hainbat baldintza bete behar dira: kuotak kengarriak izan behar dira legez; zergaduna enpresaburua edo profesionala izan behar da zergaren ondorioetarako; eskuratzen den ondasuna edo jasotzen den zerbitzua, BEZaren karga eragiten duena, jarduerarako (enpresa edo profesionala) erabili behar da; jarduerak jasandako kuotak kentzeko eskubidea eman behar du; jarduera ez da izan behar arauan baztertzen edo murrizten direnetakoa; zergadunak kenkaria aplikatzeko behar diren frogagiri guztiak eduki behar ditu; kenkaria horretarako eskubidea sortzen denetik 4 urte pasatu baino lehen aplikatu behar da.

Adierazi den bezala, BEZaren indarreko arautegian jasandako kuoten kengarritasuna mugatzen da eskuratzen edo jasotzen diren ondasunen eta zerbitzuen xedearen arabera eta horiek kenkarirako eskubidea ematen duen jarduera baterako erabiltzen diren heinean. Kasu jakin batzuetan “hainbanaketaren erregela” aplikatzen da, hain zuzen ere subjektu pasiboak eskuratzen dituen ondasun edo zerbitzu batzuk kenkari-eskubidea ematen duten eragiketetan erabiltzen dituenean eta beste batzuk eskubide hori ematen ez duten eragiketetan, hau da, jasandako kuota guztiak kengarriak ez direnean.

Beste alde batetik, arautegian ezartzen da betekizun jakin batzuk betez gero kengarriak direla jarduera hasi baino lehen jasandako edo ordaindutako kuotak.


Itzuli