Tributazioaren araubideak: orokorra eta bereziak

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) kasuan araubide orokorra eta hainbat araubide berezi daude.

Araubide bereziak aplikatu ezin direnean, ukatzen direnean edo haietatik baztertuta geratzen denean aplikatzen da araubide orokorra.

Profesionalei, artistei eta kirolariei araubide orokorra aplikatuko zaie zerga ordaintzerakoan.

Nekazariei eta abeltzainei nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide berezia edota araubide erraztua aplikatuko zaie zerga ordaintzerakoan, horietatik kanpo geratzen ez badira edo uko egiten ez badiete. Hala izanez gero, araubide orokorra aplikatuko zaie.

Handizkako merkatariei araubide orokorra aplikatuko zaie, araubide erraztua aplikatu ahal zaienean izan ezik.

Txikizkako merkatariek, orokorrean, beharrezko betekizunak betetzen badituzte, zergak ordaintzerakoan baliokidetasun errekarguaren araubidea aplikatuko zaie derrigorrez. Horrela ez bada, araubide orokorra aplikatuko zaie. Zenbait kasutan araubide erraztua aplikatu ahalko zaie.

Zerbitzuen sektoreko enpresariei araubide orokorra edo kasu batzuetan araubide erraztua aplikatu ahalko zaie zergak ordaintzerakoan.


Itzuli