Oro har, jasandako kuota sortutakoa baino handiagoa bada, zergadunak itzultzeko eska dezake urteko azken zergaldiko autolikidazioan.
Hileko itzulketen erregistroan (HIE) inskribatuta dauden subjektu pasiboek hilero eska dezakete itzultzeko.
Administrazioak sei hileko epealdia dauka autolikidazioa aurkezten denetik behin-behineko likidazioa egiteko.
Epealdi horretan behin-behineko likidazioa egin ezean, Administrazioak ofizioz itzuliko du eskatutako kopurua; nolanahi ere, baliteke geroago behin-behineko likidazioa eta behin betikoa egitea.
6 hileko epealdian zergadunari dirua itzultzen ez bazaio eta horren arrazoia Administrazioari egotzi ahal bazaio, itzuli gabeko kopuruak berandutze-korrituak sortuko ditu, indarreko tasa aplikatuz, epealdi hori amaitzen denetik itzulketaren erabakia hartu arte. Subjektu pasiboak ez dauka zertan eskatu.