Zerga Oinarria

Zerga-egitatearen zenbatekoa edo diru-balorazioa da, karga-tasa aplikatzen zaion kopurua.

Oro har, kontraprestazioaren zenbatekoa da, eragiketa motaren arautegian ezartzen denarekin bat etorriz.

Sortzapena gertatzen denean kontraprestazioa zenbatekoa den jakin ezean, behin-behineko zerga-oinarria kalkulatzen da. Hori kalkulatzeko zentzuzko irizpideak aplikatu behar dira eta gero, kontraprestazioa zenbatekoa den jakindakoan, zuzenketa egin, beharrezkoa izanez gero.