Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua
Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jarauntsiek jarduera ekonomikoren bat egiten badute, liburu bakarra (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua deiturikoa) eduki eta gorde behar dute eta bertan behar bezala identifikatuko dituzte jarduera bakoitzeko eragiketak.
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua betetzeaz gainera, beren etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arrunta aplikatzen duten zergapekoek Merkataritza Kodean xedatutakoarekin bat etorriz arteztu behar dute kontabilitatea; betiere, gauzaturiko jarduera ekonomikoa merkataritzakoa bada.
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztuz gero, betetzat joko da enpresaburuek, profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek erregistro-liburuak aztertzeko duten betebeharra.
Laguntza-programa
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua baliabide informatikoen bidez eramango da.
- 2021era arte (barne): laguntza-programa bat du BILA plataforman, 140 eredua sortzeko.
- 2022an eta/edo 2023an:
- Batuz sistemari borondatez atxikitzen bazaio, atxikitzen den egunetik aurrera, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EEEL) eraman beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
- Batuz sistemarekin bat egiten ez badu, erregistro-liburua eramango du eta 140 eredua aurkeztuko du BILA plataformaren bidez.
- 2024-1-1ean, Sozietateen gaineko Zergaren (SZ) zergadunek, mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo enpresa ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen ez badituzte, BATUZ sisteman sartu behar dute, beste kasu batzuetan, SZren zergadunek, pertsona fisikoek, ERARek (errentak eratxikitzeko araubideko erakundeak, biurteko-erkidegoak), jarduera ekonomikoa dutenek, sartzeko data aldatu egiten da jarduera motaren arabera.
- BATUZ sisteman sartu ondoren, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua eraman beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, bai betebehar hori arautzen duen araudian ezarritako baldintzetara egokitutako softwarearekin, bai pertsona fisikoen eta ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen eta beste ERAR batzuen LROE aplikazioa erabilita (140 eredua).
Epea
2024ko ekitaldiaren 140. eredua aurkezteko epea: 2025eko otsailaren 1etik 28ra
Esteka
Aplikatu beharreko araudia (389 KB)
BATUZen araudia